Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak itxieraren aurkako manifestazioa

Non: 
San Juan Plaza, Irun
Data: 
Larunbata, Maiatza 31, 2025 - 18:30
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra

Manifestación Plataforma Bidasoa

Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.-çOSASUN BIDASOAKk Bidasoako eta Bortzirietako herritarrei dei egiten die maiatzaren 31n, larunbata, 18:30ean Irungo San Juan plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzera.

Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako 40 erakunde biltzen dituen Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarrak jakinarazi nahi du gure eskualdean gertatzen ari den osasunzerbitzuen narriadura progresiboa. Osasun Bidasoa Plataformatik uste dugu arrazoia hornidura historiko eskasa dela, bai azpiegiturei dagokienez (ospitalea eta anbulatorioak), bai profesionalei dagokienez. Defizit kroniko horri, gure ustez, baliabideen plangintza txarra eta profesionalen kudeaketa desegokia gehitzen zaizkio. Hori dela eta, zenbait profesional gure eskualdea utzi eta joaten ari dira Osakidetzako beste eskualdeetara, beste autonomia-erkidegoetara edo osasun pribatura lan-baldintza hobeak lortzeko.

Azken hilabeteetan egoerak okerrera baino ez du egin. Kontsulta espezializatu batera joateko edo proba diagnostiko bat egiteko itxaron-zerrenda amaigabeek jarraitzen dute.

Urteetan behar bezala funtzionatu duten zerbitzuak profesionalik gabe geratu dira, eta, beraz, herritarrei arretarik eman gabe. Itxita daude haur eta gazteen psikiatriako eta urologiako kontsultak, profesionalik ez dagoelako. Anbulatorioetan pediatrak falta dira, eta apirilaren hasieratik zentro batzuetan larrialdiak baino ez dira artatzen.

Joan den igandetik, apirilaren 13tik, ez da larrialdi pediatrikorik artatu Bidasoa

Ospitalean. Familiak Donostia Ospitalera edo Irun Zentroko pediatrarik gabeko LMA larrialdi-zerbitzura bideratzen dira. Bai Dunboan, bai Irun Zentroan, pediatrak falta dira, eta, batzuetan, larrialdiak baino ez dira artatzen.

Gure eskualdeetan osasun publikoa hobetzea defendatzen duen herritarren plataforma garen aldetik, adierazi nahi dugu ez gaudela ados Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak ¡itxierarekin, 36 urtez zerbitzu ona eman ondoren. Osakidetzak Bidasoan ematen duen osasun-arretaren narriaduran beste urrats bat dela uste dugu.

Egoera aztertu ondoren, Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak ez ixtea proposatzen dugu. Pediatriako larrialdiak betetzeko, ospitaleko pediatria zerbitzua berreskuratzea proposatzen dugu (2012an itxi zena), Gipuzkoako gainerako eskualdeko ospitaleetan indarrean dagoen ereduaren arabera. Helburua da pediatriako larrialdiak gure ospitalean mantentzea, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, azken 36 urteetan bezala, eta ospitaleko kanpo-kontsultak berriro martxan jartzea. Ospitaleko pediatrak arduratuko lirateke arreta horretaz.

Pandemia amaitu zenetik, Bidasoa eskualdean osasun-arreta modu kezkagarrian hondatzen ari da. Arazo horrek Irun, Hondarribia, Bortziriak eta Iparraldean bizi diren herritarrei eragiten die. Bidasoako Ospitalean pediatriako larrialdien itxiera beste urrats bat da noranzko horretan.

OSASUN BIDASOAKk herritarrei dei egin die kalitatezko osasun publikoaren alde mobilizatzeko. Defendatu behar dugu gurea dena, eta herritarren eta profesionalen hainbeste ahaleginekin eraiki dena. Ezin dugu murrizketa gehiago onartu osasun-zerbitzu publikoetan.

Horregatik guztiagatik, herritar guztiei dei egiten diegu datorren larunbatean, maiatzaren 31n, egingo den manifestazioan parte hartzera, bereziki, pediatriako larrialdien, urologiako kontsulten eta haur eta gazteen psikiatriako kontsulten itxierak kaltetutako familiei.

  • Bidasoa Ospitaleko Pediatriako larrialdiak itxieraren AURKA
  • Haur eta gazteen psikiatriako kontsultak itxieraren AURKA
  • Urologiako kontsulta itxieraren AURKA
  • Proba diagnostikoetarako eta kontsultetarako itxaron-zerrenda amaigabeen AURKA
  • Anbulatorioetan familia-mediku eta pediatra faltaren AURKA
  • Bidasoa eskualdeko osasun publikoaren kudeaketa txarraren AURKA

Auzoko elkarteekin eta inguruko ¡kastetxeetako guraso-elkarteekin harremanetan jarri gara baien babesa eskatzeko, eta maiatzaren 31ko manifestazioan aktiboki parte hartzera animatzeko.

ZABALDU, BERRITU, HOBETU

Etiquetak: