Hitzaldia: "Laikotasuna eta demokrazia: bi printzipio banaezin"

Non: 
Palmera-Montero, Irun
Data: 
Asteartea, Maiatza 27, 2025 - 19:00
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.

Estatuaren laikotasuna ezinbesteko printzipioa da plurala den gizarte batean berdintasunezko bizikidetza demokratikoa lortzeko.

Gai hauek landuko dira, besteak beste:

Laikotasuna ulertzea, nahasteak desegin ondoren. Nola bermatzen duen guztien askatasuna eta berdintasuna. Horregatik da banaezina demokraziatik.

Kontzientzia-askatasuna oinarri gisa. Nola hori erlijio-askatasunetik haratago doan.

79ko akordioak Vatikanoarekin. Horien artean, ekonomikoak. Indargabetu beharra.

Elizaren finantzaketa PFEZren eta beste bide batzuen bidez. Zergatik ez markatu laukitxo bat ere?

AKk jasotzen dituen dirulaguntzak, eta nola bere dirua ez doan elkartasunera, immatrikulazioetara, etab.

Etiquetak: