Kera emakume ijito elkartea eta Parean elkartea.- Hilabete honetan Kera emakumeen ijito elkartea eta Parean elkarteak aurreko urtean hasitako proiektuari jarraipena ematen ari diogu.
Abotsanitz.- Abotsanitzek Herri Batzarra burutuko du Kultur Etxeko Areto Nagusian, irailaren 2an, astelehena, arratsaldeko 19tatik aurrera. Gai bakarra Hondarribiko jaien ingurukoa izango da.
Emeki Elkartea.- Hogeita hamargarren edizioa beteko du Emekik urtero antolatzen duen kaleko margo lehiaketak, hori dela eta, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, erakusketa bat antolatuko dugu ibilbide luze honetan saritutako koadro batzuekin Hondarribiko txokoetan murgiltzeko.