Ekin topaketa Natacha Chetcuti-Osorovitzekin Hendaian

Non: 
La grand Illusion liburu-denda, Hendaia
Data: 
Osteguna, Uztaila 3, 2025 - 18:30
Antolatzen du : 
Bagera

20250703_Bagera_visuel-NatachaChetcuti

Bagera.- Uztailaren 3an, osteguna, 18:30tan, La grand Illusion liburu-dendan, Natacha Chetcuti-Osorovitz, soziologiako hitzaldi-maisuarekin topaketa.

Natacha Chetcuti-Osorovitz, Sara Garbagnolirekin batera idatzi duen lana aurkeztera etorriko zaigu: “La pensée Witting. Une introduction”.

Nola izan subjektu bat zapalkuntzaren gainetik? Pentsamendu iraultzaileak eta Monique Wittingen lanak analisi eta politika feministekin eta LGBTQIA+ekin hitz egiten dute gaur egun, lesbianismoaren bere teorizazio materialistak queer mugimenduak eta feminismo garaikidea ureztatzen ditu. Heterosexualitateak erabateko erregimenpolitiko gisa duen funtzionamenduaren azterketa fina proposatuz, Witting teorialari, idazle eta aktibistak sexu eta genero kategorietatik haratago mundu baten aukera zabaltzen du gizakiaren definizio berri batean oinarritua. Liburu honek iparrorratz bat izateko asmoa du halako zerumuga baterantz abiatzeko”.

Zatozte asko HDR (Centrale Supélec) irakasle-ikertzaile hau ezagutzera, IDHESeko (ENS Paris-Saclay) erakundeko ikertzaile iraunkorra da, zeinaren lanak espetxeetako soziologian, genero-indarkerian eta epistemologia feministan oinarritzen diren.

Etiquetak: