Sare eta Etxerat.- Iritsi da Apirileko azken ostirala eta honekin batera hilabetero egin ohi ditugun azken ostiraletako elkarretaratzeak. Apirileko azken ostirala baliatu nahi dugu urteak orain arte emandakoak aztertu eta aurrean ditugun erronkei begira jartzeko.
Aurrerapausoak ematen jarraitzeko urtea zela esan genuen urtearen hasieran eta eskatutako bidetik hasi dugu urtea. Gaur egun, presoen ¡a erdiak erregimen Irekien ari dira zigorra betetzen, eta horrek, praktikan, egunero kalea zapaltzen ari direla esan nahi du. Orain urte batzuk pentsaezina zen eszenatoki batetan gaude egun euskal presoen auziari dagokionez, eta hori, euskal gizarte zabalaren babes eta bultzadarik gabe gauzaezina litzateke.
Urteak hala ere ekarri dizkigu inondik espero ez genituen berriak. Ekarri dizkigu gogora orain 2 urte entzutegi nazionaleko fiskalak ohiko zituen jokabideak.
Pairatu behar izan ditugu berriro, Xabier Zabalo eta Josu Narvaezen gradu erregresioak. Jarrera hauek, euskal presoen etxerako bidea oztopatu besterik ez dute egiten eta beraz, gatazkak utzitako ondorioen konponbidea luzatu eta berri honek etorkizunera begira jartzeko duen beharra eta elkarbizitza agertokiak oztopatu.
Analisi hau eginda abiatuko dugu 2025. urteko Sareren dinamikan mugarri izan nahi duen Puzzlea osatu arte! ekimena. 2 egunez Euskal Herriko 29 herrietan zehar euskal presoek beraien zigorrak erregimen Irekian betetzeko duten eskubidea eta beharra aldarrikatuko ditugu. Oraindik beraien zigorrak etxean betetzeko falta diren 58 preso horiek, zigorrak etxean bete ditzaten eskatuko dugu Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den ekimenean.
Gatazkak utzitako ondorioen konponbidean puzzle zati ugari kokatuak ditugu jada puzzlean. Halere, azkena kokatu arte jarraituko dugu lanean, puzzle zati guztiak puzzlean kokatzea baita herri honek duen beharra. Puzzlea osatu arte!
Euskal preso, iheslari eta deportatuak ETXERA!