Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- daberriko Eskola Politikoa badoa aurrera, eta hitzordu berria dugu datorren ostegunean, orain arte bezala Arbesko Toki Alai eskolan 18:30ean. Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sareko Luciana Alfaro Lavadoren eskutik kolonialismoaren erraietara sartuko gara. Oraingoan, hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Euskal Herrian bizi diren emakume arrazializatu eta migratuek soilik osatutako kolektiboa da Euskal Herriko Emakume Arrazializatu eta Migratuen Sarea, eta arrazakeriaren, kolonizazioaren eta pairatzen dugun ordena patriarkalaren aurka borrokatuko den feminismoa eraikitzea da euren xedea.
Kolonialismoa; Gaur eta hemen(dik)
Kolonialismoak egiturazko harremana izan du kapitalismoaren sorkuntza eta garapenarekin. Horrela, alde batetik, kapitalismoarentzako ezinbestekoak dira periferiako herrialdeetatik arpilatzen diren baliabideak. Bestetik, zentroko herrialdeek ezartzen dituzten migrazio eta muga-politikak direla-eta periferietako herrialdeetara deslokalizatu ezin diren lanak periferiatik datozen langile migratu ultra-prekarizatuek betetzen dituzte. Aipatu dinamika horiek kapitalismo-raziala deritzona egituratu dute, kapitalaren metaketa arrazializazio prozesuetan oinarrituz, arraza bihurtzen delarik kapitalaren metaketa eta arpilatzerako dinamikaren oinarri materiala.