Etxerat eta Sare.- Ostiral honetan ohiko elkarretaratzea egingo da 20:00etan Zabaltza plazan.
Iritsi gara Abuztuaren amaierara eta honekin batera, amaiera eman diogu Euskal Herritarron gehiengoak udako oporraldiari. Zenbait lantegik egingo duten moduan, Sare Herritarreko kideok ere prest gaude kurtso berriari hasiera emateko.
Udan zehar, urtero egin ohi dugun moduan euskal preso, ¡heslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarriekin busti ditugu euskal berriko hamaika txoko. Herrietako zein hirietako jaietan ere, konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren beharra aldarrikatu eta etzera erreibindikazioa protagonista izan da enegarren aldiz.
Nabarmena izan da beste behin ere tamalez, zenbait arduradun politikok, alderdik edo lobbyek gure lanarekiko eta gure erreibindikazioekiko izan eta erakutsi duten kriminalizazio nahia. Abuztuan egin ditugun adierazpenetan esan dugun moduan, zilegi eta legezkoa den aldarrikapena kriminalizatu nahian dihardute oraindik batzuek, baina ez gaituzte inondik inora ere gure lanean etengo. Sarek lanean daramatzan 11 urie hauetan izan dira erreibindikazio horiek gure funtzionamenduaren ardatz eta aurrerantzean ere hala izaten jarraituko dute.
Zubiak eraikitzeko momentua da eta ez ondokoaren mina gutxietxi edo lehen eta bigarren mailako biktimak izendatzekoa. Elkarrren sufrimenduak aitortu eta oraindik indarrean jarraitzen duten sufrimenduekin amaitzeko momentua da. Beraz eta uda guztian zehar esan dugun moduan, elkarbizitzaren agertokietara jauzi egitea ahalbideratuko digun konponbidea eskatzen jarraituko dugu. Bake justu eta iraunkor bat eskuratzeko bidean, biktima guztiak aitortu, errekonozitu eta erreparatzearekin batera, euskal preso, ¡heslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea izango dira elarbizitzarako bidea urratzeko beharrezkoak izango zaizkigunak.
Gu, zubiak eraikitzeko bide horretan berresten gara.
Gogo eta konbentzimendu horrekin ematen diogu hasiera kurtso berriari eta aurrean ditugun erronkak mardulak badira ere, konpromezuz abordatuko ditugu Urtarrilera bitarte antolatuko ditugun ekimenak. Orain arteko bidean, aurrerantzean ere:
EUSKAL PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUAK ETXERA!