Non:
Meaka auzoa
Data:
Igandea, Apirila 6, 2025 - 09:45
Antolatzen du :
Alarde Publikoko Meaka konpainia
Alarde Publikoko Meaka konpainia.- Datorren igandean, apirilak 6, Alarde Publikoko Meaka konpainiak mendi martxa antolatu du auzoan zehar.
Bi ibilbide prestatu dituzte auzo elkartean hasteko: bat, luzeagoa, 09:45ean; eta bestea, laburragoa, 10:30ean.
Gainera, 12:00etan pintxo potea eskainiko dute elkarteko tabernan.
Ekitaldian parte hartu nahi duten guztiei gonbidapena luzatu diete, eta mendi martxara animatzen ez badira ere, pintxo potera ongi etorriak izango direla azpimarratu dute.