Euskaraldia auzoan? Bilera irekia Larreaundi-Olaberria

Non: 
Auzo elkaartea, Iñigo de Loiola kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Apirila 3, 2025 - 19:00
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria, Auzoko Euskara Batzordea

Euskaraldia Bilera Irekia

Larreaundi-Olaberria, Auzoko Euskara Batzordea.- Gogoratzen al dituzu “belarriprest” eta “ahobizi” txapak? Hain zuzen, Euskaralida bueltan da!

Euskaraldia ekimena gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da. Egunerokoan ditugun lotsa eta oztopoak gainditu, eta euskarari bideak irekitzeko ekimena. Udaletxe, herri ekimen eta elkarteek bultzaturiko ekimena da, aurten maiatzaren 15-etik 25 bitarte gauzatuko da.

Aurten, lehen aldiz, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea sustatzaile izango gara. Gure auzoan euskarak dituen eguneroko trabei aurre egiteko, auzo-komunitatea josteko asmoz, eta nola ez, bidean ondo pasatzeko!

Parte hartu nahi al duzu gurekin? Horrela bada, ADI!

  1. Dagoeneko zabalik da Euskaraldian izena emateko epea. Norbanako moduan, edo elkarte-komertzio gisa parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da. Hemen: https://euskaraldia.eus/belarriprest-eta-ahobizi-2025/
  2. Pertsona edo elkarte bazara (eskola, komertzio, guraso-elkarte, kooperatiba...) eta auzoko ekimenak antolatzen parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan (mezua jaso duzun kanal horretatik).
  3. Larreaundi-Olaberrian egingo duguna zehazteko, bilera irekia antolatu dugu. Hori Apirilaren 3ean izango da, ostegunean, 19.00etan Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartean.

Animatu etortzera.

Etiquetak: