Hitzaldia Kabigorrin: Ahotsak Ikusgai:LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa

Non: 
Kabigorri. Peña kalea, Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Otsaila 5, 2026 - 19:30
Antolatzen du : 
Parean eta Lumak Haize

Ahotsak Ikusgai

Parean eta Lumak Haize elkarteek Ahotsak ikusgai. LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa izeneko hitzaldia antolatu dute, LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ikusarazteko eta gizarte-eraldaketarako gogoeta sustatzeko helburuarekin.

Ekitaldia otsailaren 5ean, 19:30ean, izango da Irungo Kabigorri Ateneoan. Hitzaldiak aniztasunaren inguruko ahotsak eta bizipenak plazaratuko ditu, ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik, elkarrizketa eta hausnarketa kolektiboa bultzatuz.

Jarduera hau publiko orokorrari zuzenduta dago, eta bertaratzea doakoa izango da, lekuak bete arte.

Etiquetak: