Asun Casasola sexu-indarkeriaren aurkako aktibistaren ibilbideari buruzko liburua aurkeztuko da Irunen

Non: 
Irungo Palmera Montero gunea
Data: 
Astelehena, Azaroa 23, 2026 - 18:00

Asun elkarretaratze batean

Por todas. Asun Casasola, activista contra la violencia sexual liburuak Nagore Laffageren amaren bizitza eta ibilbidea jasotzen ditu. Asunek helburu argia du: bere alabari gertatutakoa beste inori berriro ez gertatzea.

Lupe Calvo Elizazu kazetariak idatzitako eta Catarata argitaletxeak kaleratutako liburuak, Nevenka Fernándezen hitzaurrea du, eta azaroaren 23an aurkeztuko da Irungo Palmera Montero gunean.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeen aurka egiten den indarkeria salatzeko eta hura desagerrarazteko politikak aldarrikatzeko eguna da. Data horren inguruan antolatutako ekitaldiekin bat eginez, Por todas. Asun Casasola, activista contra la violencia sexual liburua aurkeztuko da Irunen. Aurkezpena azaroaren 23an, astelehena, izango da, 18:00etan, Irungo Palmera Montero gunean.

Asun Casasola Nagore Laffageren ama da. Nagore, Irungo gaztea, 2008ko uztailaren 7an hil zen Iruñean, José Diego Yllanes Vizcay psikiatriako medikuak itota. Froga eta ebidentzia guztiak gorabehera, epaimahaiak Nagoreren heriotza giza hilketa gisa ebatzi zuen, eta ez erailketa.

Epaiketak agerian utzi zituen, halaber, gizartean errotuta dagoen matxismoa eta biktimek jasaten duten birbiktimizazioa. «Zure alabak asko ligatzen zuen?» izan zen epaimahaiak Asun Casasolari, Nagoreren amari, egin zion galdera bakarra.

Baina ez zen biktima epaiketa batean zalantzan jartzen zen lehen aldia. Urte batzuk lehenago ere gertatu zen, Ponferradako zinegotzi ohi Nevenka Fernándezek Ismael Álvarez alkatea sexu-jazarpenagatik salatu zuenean.

Nevenka: «Badakit zer den isiltasunaren araua haustera ausartzen zarenean inguru osoa zu epaitzen hasten dela sentitzea»

Hala dio Nevenkak berak Por todas liburuaren hitzaurrean: «Yo conozco bien el frío abrumador de la duda social y el impacto que provoca en las víctimas la impunidad de los agresores. Sé lo que es sentir que la tierra se vuelve inquisidora cuando te atreves a romper la norma del silencio».

Nagoreren heriotza bortitzak eta epaiak eragindako etsipenak —giza hilketatzat jo zuten, nagusitasun-abusuaren astungarriarekin eta kaltea konpontzearen eta alkohol-intoxikazioaren aringarriekin, eta ez erailketatzat— emakumeen aurkako sexu-indarkeria ¡kusarazten lagundu zuten. Gertatutakoak Asun Casasola indarkeria mota horren aurkako aktibista sozial bihurtzera eraman du, bere alabari gertatutakoa beste emakume edo neska bati berriro ez gertatzeko borrokan.

Asun: «Nagoreri gertatutakoak beste neska batzuei laguntzeko balio izatea jarri diot neure buruari helburu»

Horregatik, Casasolak urtero hirurogeita hamar eta laurogei hitzaldi artean ematen ditu elkarteetan, udaletan, kultur etxeetan eta gizarte-etxeetan. Baina, batez ere, 15 eta 18 urte bitarteko gazteekin aritzen da, Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako ¡ikastetxeetan.

«Yo me he puesto la meta de hablarlo, de que Nagore exista, de pensar que lo que le pasó a Nagore pueda ayudar a algunas niñas —azaltzen du Asunek- Yo estoy aquí no solo por Nagore, sino por todas».

«Si hoy el consentimiento se ha situado en el centro del debate, si la sociedad ha comenzado a entender que “solo sí es sí”, es porque hubo mujeres que abrieron el camino con su sufrimiento y madres, como Asun, que hicieron del duelo desgarrador un escudo de dignidad para todas», dio Nevenka Fernándezek liburuaren hitzaurrean.

Madrilgo Catarata argitaletxeak kaleratu du liburua, eta jada liburu-dendetan dago salgai. Palmera Monteroko aurkezpenean ere aleak erosteko aukera izango da.

Asun Casasolaren biografia eta aktibista sozial gisa egindako i¡bilbidea jasotzeko, Lupe Calvo Elizazu kazetaria Asunen beraren testigantzan oinarritu da nagusiki. Horrez gain, haren familiaren lekukotzak eta Irungo zein Iruñeko mugimendu feministako ordezkarien Iritziak ere bildu ditu.

Liburuak 2008ko uztailaren 7 hartan gertatutakoa ere kontatzen du, Nagore eta José Diego kasualitatez elkartu zirenetik aurrera. Era berean, 2009ko azaroan Iruñean egindako epaiketa berrikusten du, eta epaimahaiaren erabakiak Zein ondorengo epaiak gizartean eragin zituzten erreakzioak jasotzen ditu.

Egileari buruz:

Lupe Calvo Elizazu Informazio Zientzietan lizentziaduna da, eta Jasangarritasun eta Erantzukizun Sozial Korporatiboko masterra du. Kazetari gisa lan egin du hainbat erakunde, instituzio eta hedabidetan, besteak beste, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, El País egunkarian eta Suitzako Irrati eta Telebista Publikoaren SWI swissinfo.ch hedabidean.

2024an El valor de ser persona: Lourdes Ibáñez de Gauna, pionera en acción social liburua argitaratu zuen, Catarata argitaletxearekin.

Etiquetak: