Erletxearen eskutik oinarrizko beharrei erantzuteko prestazio ekonomikoei buruzko hitzaldia Larreaundin

Non: 
Auzo Lokala, Iñigo de Loiola kalea, Larreaundi, Irun
Data: 
Osteguna, Urtarrila 22, 2026 - 18:00
Antolatzen du : 
AE Larreaundi-Olaberria

Ba al zenekien Hitzaldia

Datorren ostegunean, urtarrilaren 22an, Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkarteak prestazio ekonomikoei buruzko hitzaldi bat antolatu du Erletxearen eskutik.

Bazenekien oinarrizko beharrak asetzeko prestazio ekonomikoak eska ditzakezula?” galderaren bidez, Erletxea kolektiboak prestazio horien berri emango du. Oinarrizko premiei erantzuteko dauden prestazio ekonomikoei buruz dauden zalantza asko argituko dituzte, eta hala erantzungo diete “enplegua izan behar den ala ez, horiek jasotzeko adin jakin bat dagoen edo pentsioduna edo alarguna zaren ere prestazio horiek jasotzeko eskubidea duzun” bezalako galderei. Era berean, prestazio horiek eskatzeko moduari buruzko zalantzak argituko dituzte, eta, jakina, “zein diren prestazio horiek”.

Hala, Larreaundi-Olaberria eta Erletxea auzotarren elkarteak dei egiten die pertsona guztiei “informazio faltagatik beren eskubideak gabe gera ez daitezen”, eta urtarrilaren 22an, ostegunean, 18:00etan, Irungo Iñigo de Loiola kaleko auzo-elkartearen lokalera joateko.

Erletxeak hamarkada bat baino gehiago darama astelehenero, 12:00etatik 13:00etara, gizarte-laguntza eta -prestazioei buruzko informazio-bulego baten berri ematen. Lehenago Kale Nagusian eta duela zenbait urte Larreaundiko auzo-lokalean.

Etiquetak: