
Tractora Koop.- Topaketa Hendaiako tren geltokia kokatzen den Borderline Fabrikan gauzatuko da, azaroaren 28 eta 29 bitartean. Mahai Editoriala, artista-argitalpenen inguruko topaketa, azaroaren 28an eta 29an izango da Hendaiako Borderline Fabrikan eta Euskal Herri osoko 26 artista bilduko ditu Hendaian.
Egitasmoak Euskal Herriko arte diziplina ezberdinetako 26 artista elkartuko ditu bi egunez, beren argitalpenak aurkeztu eta partekatzeko.Topaketa publiko orokorrari irekia eta doakoa izango da. Egitarauak liburuen aurkezpenak, salmenta eta trukea uztartuko ditu. Horretaz gain, Déborah Bron eta Camille Sevez-en, Maite Vélaz-en performanceak ere bizitzeko aukera izango dugu, baita ere Ainara LeGardon-en eta IbonRG eta Garazi Navas-en kontzertuak.
Aurtengo programaren deskribapena:
Mahai Editoriala izenpean, Hendaiako Borderline Fabrika espazioan egingo da topaketa hau, esperimentaltasuna ardatz duten artista-liburu, autoedizio eta bestelako argitalpen-esperimentuetan murgiltzeko aukera eskainiz.
Argitalpenen aurkezpen-maratoia eta, liburuei lotutako zuzeneko ekintza programa hau ere izango da:
Larunbata, azaroak 28: Topaketari hasiera emateko, Ainara LeGardonek Pausar Pulsa soinu esperientzia eskainiko du. Artistaren hitzetan, Ahots bakar bat entzuteko eta behatzeko gonbidapena da, aldi berean aipatua eta presente dagoena. Arratsaldean, aldiz, publikoak Déborah Bron eta Camille Sevezen Les mondalilles performancean parte hartzeko aukera izango du, intxaurren inguruan sortuko den erritual kolektibo batean. Gaua ixteko, DJ saio bat egingo da, baxuaren eskutik.
Igandea, azaroak 29: Maite Vélazen performancea aurkeztuko da bazkalostean.
Azkenik, topaketari amaiera borobila emateko, IbonRGk eta Garazi Navasek laquin vahu kontzertua eskainiko dute, Bernat Etxepareren «Lingua Vasconum Primitiae» liburuak biltzen dituen olerkiei doinua jartzen den argitalpen-proiektua zuzenera eramanez, ahotsa eta akordeioaz.
Mahal Editorialaren egitarau osoa hurrengo orrialdean aurkitu duzue.
Zer da Mahai Editoriala?
Mahai Editoriala bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu.
Edizio berri honekin, praktika editorial garaikideetarako topagune bat bultzatzeko konpromisoa berretsi nahi du, horien ikusgarritasuna, trukea eta zirkulazioa bultzatuz.
Mahai Editoriala ekimena 2021. urtean hasi zen, Katakrak (Iruñea), Dinamoa (Azpeitia) eta Artiatx (Bilbo) espazioen artean egindako lehen edizio batekin.
Ondoren, bigarren topaketa bat izan zen Dinamoan, 2022an. Lau urte geroago, Uharte Zentroak eta la réciproquek bat egin dute Tractorarekin edizio berri baten antolaketan, topaketa lehen aldiz Iparraldera eramateko. Modu honetan, ekimenak bere mugaz gaindiko izaera sendotu eta mugaren bi aldeetako artistaargitalpenen sarea indartzea du helburu.
Argitalpenak deialdi ireki baten bidez izan dira aukeratuak. Aurtengo egitasmoa Iparralden ospatuko da lehenengo aldiz. Lurralde guztietako partaidetza sustatzeko Tractora kooperatibak, Uharte Zentroa eta la réciproque erakundea gonbidatu ditu batzordera aurtengo edizioa bultzatzeko eta jasotako proposamenen artean hautaketa egiteko. Guztira, 72 proiektu aurkeztu ziren Mahal Editoriala deialdira, eta batzorde antolatzaileak 19 argitalpen hautatu ditu, zuzeneko lau ekitaldirekin batera.
MAHAI EDITORIALA
Borderline Fabrika
AZAROAK 28
10:00 Ongi etorria
10:15 Performance: Pausar Pulsa
Ainara LeGardon
11:00 SHAKAUR
Oihane Mcguinness Armendariz
11:30 erraiak. artea, kolektibotasuna eta desira. arte, colectividad y deseo
Lara Molina
12:00 ATSEDENA
12:15 Aizkora
Sahatsa Jauregi
12:45 INT. FOTOMATÓN - DÍA
Gema Intxausti
13:15 BAZKARIA
15:15 Arkaeology Annexure
Estanis Comella
15:45 Carnage Visor VVV
Iñaki Garmendia
16:15 The Fangirl Project
Leire Sáenz Quevedo
16:45 ATSEDENA
17:00 Performance: Les mondailles
Déborah Bron & Camille Sevez
17:30 Una piedra cae en el aliviadero / Harri bat erori da gainezkabidera Txomin Lasa (BDO kolektiboa)
18:00 conjuro al capitalismo
Amaia Urra
18:30 Las eras
Pablo Marte
19:00 ATSEDENA
19:30 DUI SET: baxua
AZAROAK 29
10:00 Ongi etorria
10:15 Notre Dame des Ciseaux
Benoit Pingeot
10:45 Imagen y hueso, Tiempo párpado
Katixa Goldarazena Azpirotz
11:15 A Tambre des vies, fragments d'un
discours amoureux apres la mort
Anne-Laure Garicoix
11:45 ATSEDENA
12:00 Speak
Claudia Rebeca Lorenzo
12:30 Lora bat
Nora Aurrekoetxea
13:00 Sourciére
Julie Laymond
13:30 BAZKARIA
15:00 Performance:
Maite Vélaz
15:30 Dirua Tabua
Arrate Rodriguez
16:00 Correspondencias
Jorge Sevi
16:30 Me vuelvo a arrepentir
Elba Martínez, Gerard Borrás
17:00 ATSEDENA
17:30 Kontzertua: laquin vahu
IbonRG + Garazi Navas
