Parean Berdintasun elkartea.- Azaroaren 25a bueltan jarri genuen martxan Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 11. edizioa, hitzen bidez indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzen jarraitzeko eta orain, martxoaren 8aren atarian banatuko ditugu sariak.
Emakumeak izan dira idazleen %60 eta jatorri anitzetatik jaso ditugu ipuinak. Erdia baino gehiago Euskal Herritik bertatik jaso ditugu baina gure mugez kanpo ere iritsi zaizkigu. Hala nola. Katalunia eta Estatu espainoletik, edo Kuba, Argentina, Peru, Chile edo Kolonbiatik iritsi direnak ditugu.
Helduak gazteleraz izan da ipuin gehien jaso dugun kategoria, ondoren gazteak euskaraz.
Gure erronka nagusiena beti da gazteak lehiaketa honetan parte hartzea eta hori posible egiten duten eskolei gure eskerrik beroena eman nahi diegu. Gainera, geroz eta gehiago dira gure lehiaketa indarkeria matxista lantzeko bitarteko pedagogiko gisa erabiltzen duten ikastetxeak. Mila esker Nafarroako Larraintzarko eskola, Orereta ikastola, Hondarribiko Talaia institutua, Markinako BHI institutua, Irungo Eguzkitza eskola eta Toki Alai BHI, IES Ellacuria-Zurbaran BHI institutua edota Barkaldoko Antonio Trueba institutuari. Haiek gabe lehiaketa honek ez zuen zentzurik izango,
Bestealde epaile lanetan jardun direnei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.
Helduen euskarazko kategorian, Yurre Ugarte, Ainara Zuhazabeitia eta Aitziber Zapirain; Gazteen euskarazko kategorian: Itziar Gomez, Ainara Maia eta Esther Lopez. Gazte kategoria gazteleraz: Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez eta Heldun kategoria gazteleraz: Marian Benitez, Mertxe Tranche eta Mari Jose Noain.
Guztiei ere gure eskerrik beroena muxutruk egiten duten lan serioarengatik
Sari banaketa ekitaldiadatorren ostegunean,martxoaren 5ean ospatuko dugu, arratsaldeko 19:30etan, Peña kalean Kabigorri ateneoan; irabazleak bertan ezagutuko dira.Ekitaldian ipuin irabazleak irakurriko dira musikaz lagunduta.
Irakurleak Maria Jose Atienza, Ander Arzak, Mikel Gartzia eta MariaLui Garcia kazetariak izango dira, Maite Elizondoren musikaz lagunduta.
Aurkezle lanetan Joana Ochoteco eta Nerea Sarriegi egongo dira. Eta noski, bertan Asun Casasola izango dugu.
Indarkeriarik gabeko bizitzak irudikatzen lagundu nahi duen ariketa kolektiboa da lehiaketa, bera omenduz baita guztion hitzak batuaz berdintasunen bidea eraikiz.

