Kontzertua Kabigorrin: TRIO LYS

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Data: 
Larunbata, Urtarrila 31, 2026 - 19:30

Trio Lys

Trio Lys 2023ko abenduan jaio zen, Iparalden (Hendaia, Ziburu). Bere hiru kideek, lagunak ordurako, ekialdeko herrialdeetako musika eta dantza zingaroaren errepertorioa arakatu nahi zuten. Orain, errepertorio handi eta bizi honetan garatu dute beren estiloa.

Lys hirukotea ere birak egiten ari da, Pragan eta Moravian (Txekiar Errepublika) kontzertu batzuk eman ondoren.

Lenka Polaskova: (CZ) kantua eta gitarra
Yann Seyrac: (FR) biola
Solange Valadao: (BRA) dantza

Etiquetak: