"Aske gunea, la desobediencia en estado puro" ikusentzunezko ekoizpena azaroaren 8an jarriko da salgai
Ahotsa.infok ekoiztu duen bideo erreportai honek desobedientzia zibilaren inguruan hausnarketa egiten du, beti ere epaiketa politikoen aurkako herri harresien testuinguruan. Gainera, Loiolan izandako Aske Guneko gertatutakoaren inguruko kronika da, bertan biltzen dira auziperatuen lagun eta senideen testigantzak.