Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk Alarde parekidearekin bat egin duten ehundaka herritarrak zoriondu eta beraien parte hartzea eskertu nahi ditu. Alarde publikoak inoiz izan ez duen babesa jaso du aurten, eta zalantzarik gabe, aurreko urteetako joera indartzea lortu da.

Irungo EH Bildu.- Azkeneko bi urteetan ez dugu Alarderik izan, covidak baldintzatutako urte gogor hauetan pairatu dugun beste ondorio bat izan da hau. Egoera honek ekarri dituen zailtasun guztiez gain, aldaketatetarako aukerak ere ireki ditu eta aukera hauek galdu direla iruditzen zaigu. Bi urte galdu dira Alardean berdintasunaren bidean aurrerapausoak emateko.
Parean.- Aurten 25 urte beteko dira emakumeok jaietan parte hartzeko dugun eskubidearen alde zenbait emakume Irungo alardean desfilatzen hasi zirenetik. Oraindik amaitu ez den borroka luzea izaten ari da.
#Erriatxikotia Kanpaina.- Esperantza handiak genituen 2020 urtean egingo zen lanketarekin. 2019ko udaberri eta udaran zehar oso lan polita egin zen, eta nahiz eta eragileen arteko testurik ez zen suertatu, lanketaren emaitzetako bat alderdi politiko guztiek adostutako eta sinatutako testu bat izan zen.
Berdintasun Zuzendaritza Nagusia.- Arartekoak, Emakundek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak balorazio bateratu bat egin dute gaur, eta bertan beren nahigabea adierazi dute, aurten ere Irungo eta Hondarribiko alardeak ezin izan direlako normaltasun giroan ospatu, eta emakumeek eta gizonek berdintasunez desfilatzen duten konpainiei ez dietelako harrerarik egin udaletan alarde publikoak izan arren.
Irungo Bilgune Feminista.- Guk urteak daramazkigu horretan. Eraikitzen, ekarpe nak egiten, mobilizatzen, finean. Denbora eta gogoak kiloka eskaini ditugu eta sindik atu, eskola eragile edota elkarteekin aritu gara elkarlanean. Baita instituzioekin ere. Irungo Udalaren alboan egongo gara hala eskatu zaigun bakoitzean. Elkarrekin aurkitu genituen Irungo puntu beltzak eta hauek konpontzeko bidean ere egin dugu ekarpena. Irungo artxiboan orduak igaro ondoren, kale izendegirako proposamenak jarri genituen Udalaren mahai gainean. Dena ilusioz eta muxutruk.
Jarrera berarekin abiatu genuen Irungo III. Berdintasun Planaren prozesua. Gure denbora eskaini eta gure proposamenak luzatu genituen, gure hiria hobetu eta berdintasunaren bidean urratsak emateko grinak mugiarazita.