AEB: Ez gorrotorik, ez beldurrik
Urte honen hasieratik, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu zutenetik, Amnesty Internationaleko Espainiako Atala lanean aritu da “Abegitsua naiz” izeneko kanpaina globalaren baitan, helburutzat harturik AEBko gobernuari helaraztea gorrotoaren erretorikak eta errefuxiatuen egoerarekiko erantzunak sorrarazitako kezkak.
- Gehiago irakurriAEB: Ez gorrotorik, ez beldurrik -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Irungo Amnesty Internationaleko taldea.- Hamar urte baino gehiago dira Amnesty International Erakundeak eta Sant’Egidio Elkarteak azaroaren amaieran heriotza zigorraren aurka herritar ekitaldi bat elkarrekin antolatzen dutela, heriotza zigorraren abolizioarekiko babes-seinale gisa hainbat eraikin enblematiko argiztatuz. Urteroko ekitaldi hau “Bizitzaren aldeko hiriak/Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – “Ciudades por la Vida/Ciudades contra la pena de muerte” – “Cities for life/Cities against the death penalty” Sant'Egidio Elkartearen Nazioarteko Egunaren barruan dago kokatua, elkarte horrek horrela ospatzen baitu 1786ko azaroaren 30ean Toscanako Dukerri Handia heriotza zigorra abolitu zuen lehen Estatua izana.