2016-06-02 Ezker Gantxoa
Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.
- Gehiago irakurri2016-06-02 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Kimche Mapu irratiaren aldeko eguna antolatu dugu Oiartzunen datorren Ekainaren 10ean. Jaiotza bertatik errepresioak gogor jo du irrati komunitario hau, baina horretaz gainera emisioak bideratzeko zuten generadorea apurtu egin zitzaien.
Ieup! Iune Trecet izan dugu gurean JAION.i buruzko nondik-norakoak azaltzen. Horren oondoren Iker Sarriegi mintzatu da ALTERNATIBEN OIHARTZUNAren inguruan. gaurko esaldia: "ez dugu borrokatzen preso gaudelako, borrokatzen dugulako gaude preso"
Antxeta Irratia.- Parte hartzaile batzuen agenda arazoak direla eta, momentuz bertan behera utzi behar izan dugu "Bidasoa inklusiboa?" mahain ingurua.
Antxeta Irratiaren 15.urteurrenaren kanpainaren baitan, "Bidasoa inklusiboa?" mahain ingurua antolatu dugu datorren osteogunean, martxoak 17, Irungo Ospital Zaharrean, 19:00etan.
Kaixo!! Gaurkoan Irungo Ernai-ko Xabi eta Itziar izan ditugu gurean, Martxoak 5ean antolaturiko Gazte Eguna-ren nondik norakoak azalduz. Gerora Bixargorrik Antxeta irratiaren 15. urteurrenaren inguruan mintzatu zaigu.
Iepe!! Urteko lehen irratsaioa berritasun anitzekin datorkigu: Esan ozenki!!, Astindu burua ta irauli mundua eta Lapiko Gorria. Gure Kabuz Ala Hil dokumentalaz hitzegin dugu Xalba-rekin eta jarraia Limoi-rekin agroekologiaz mintzatu gara.