Badator!! Ezker Gantxoa itzultzen da!! 2016-2017 (Bideo)
- Gehiago irakurriBadator!! Ezker Gantxoa itzultzen da!! 2016-2017 (Bideo) -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Pasaden ostiralean, mapundungun hizkuntza ikasteko barnetegi batean zegoela Txileko poliziak atxilotu eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Larunbata gauean hegazkin batean sartu eta Espainaratu zuten. Iban Gartzia Euskal Herrira iritsi zen pasaden igande eguerdian. Berarekin hitzegin dugu eta gertatutako guztia azaldu digu.
Kaixo!! Gaurkoan Askapena-ko Julen izan dugu gurean, izandako epaiketaren balorazioa egin digu bai eta bertan izandako babes eta dinamikena. Ondoren Unai-k Gizon Topaketen inguruan mintzatu zaigu, erronkak, data esanguratsuak....
Kaixo entzuleok!! Gaurkoan gurean Korrika Prekarioaren inguruan hitzegiteko Ziortza eta Limoi izan ditugu azalpenak ematen. Abian prozesuas hitzegin digu Agus Errazkin-ek eta Esan Ozenki atalean Harkoi-k hitzegin digu Askapena-ren izenean.
Iepe!! Gaurkoan Lakaxita-ren kaleratze arriskuaz mintzatu gara bertako partaide den Iune Trecet-ekin. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo-ren egoeraren berri izan dugu jarraian. Esan Ozenki atalean Ernai-ko Aratz izan dugu beraien berri emanez.
Iepe!! Urteko lehen irratsaioa berritasun anitzekin datorkigu: Esan ozenki!!, Astindu burua ta irauli mundua eta Lapiko Gorria. Gure Kabuz Ala Hil dokumentalaz hitzegin dugu Xalba-rekin eta jarraia Limoi-rekin agroekologiaz mintzatu gara.