Asun Aranbururen argazki erakusketa
Asun Aranburu
Asun Aranburu (1964) Irundarra, argazkilaritza eta bidaiatzea du gustoko.Kabigorrira, Martxoaren 8a harira ekartzen digun erakusketa bi zaletasun hauen elkartzen duen bilduma dotorea da, non emakume militantearen begirada bitartez bidaietan aurkitutako zenbait emakumeen esentzia isladatzen den.
- Gehiago irakurriAsun Aranbururen argazki erakusketa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Larunbat gauean Getxophotoko Argazkiaren gauaren atalean euskal argazkilarien eskutik proiekzio bereziak egongo dira. Besteak beste Markel Redondoren "En Manos de Dios", Janire Nájeraren "Moving Forward, Looking Back" edo Miren Pastorren "Bidean" lanak ikusgai izango dira.
Kabigorri Ateneoan (Peña kalea, 1), ostegun 16tik aurrera eta irailaren erdiadera arte, ostegunetik igandera, arratsaldeko 7etatik aurrera, José María Castillok lagatako antzinako argazkien erakusketa bat izango da, gure hiriko alde zaharrari buruzkoa.
Igande honetan, hilak 21, arratsaldeko 18.00etan erakusketa berria inauguratuko dugu. Oraingo honetan Jon Iraundegi irundarraren argazkiak izango dira ikusgai. Ardoa, pikoteoa, musika ona eta jende hobearekin ospatuko dugu!
Belharra Hendaia eta Donibane Lohizune artean sortzen den olatu erraldoiari ematen zaion izena da. Izena itsaslabarrean dagoen itsas belarretik datorkio. Itsasertzetik urrun sortzen da eta ur-motorrekin iritsi behar izaten da. Ez da olatu ziklikoa, eguraldiaren arabera sortzen baita.