Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea.- Auzoko kirol elkarteekin batera (Lekaenea mahai tenisa, Balazta txirrindaren aldeko elkartea, Fylab) eta Eguzkitzako guraso elkartearekin elkarlananean, auzoan eskaintzen diren kirolak praktikatzeko eguna antolatu dugu: mahai tenisa, txirrindularitza, xakea, entrenamendu funtzionala eta bestelako kirolak probatu ahalko dituzte haur, gazte eta helduek.
EH Bildu.- 2021. urteko udal aurrekontuetan EH Bilduk Irungo auzoen errealitatea ezagutzeko azterketa soziologikoa egiteko zuzenketa bat aurkeztu zuen, besteak beste.
Abotsanitz.- Azken urteotan Santiago Kaleko amaieran, Madalen karrikarekin elkarbide egiten den eremuan bizilagunen eta bertan elkartzen diren gazteen artean bizikidetza arazoa sortu dela jakina da.