Emakume Artisauen Azoka
GazteARTEan KONEKTA.- Datorren martxoaren 9an, arratsaldeko 17:00-20:00tara, Asexora-T eta Konekta zerbitzuek Emakume Sortzaileen Azoka egingo dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, inguruko emakume artisten ikusgarritasuna sustatzeko. Ekintza Urdanibi plazako Hospital Zahar ondoan aurrera eramango da.


Abotsanitz.- Hondarribiko Azoka itzultzea eskatu dugu berriro aste honetan. Martxoko azken astetik ez da egin, Hondarribiko udal gobernuak hala erabaki zuelako. Martxoaren 23an, Espainiako Osasun Ministerioak kale-salmenta galarazi eta gero, Abotsanitz Udal Taldeak azokak Jostaldira eramatea proposatu zuen. Biharamunean, ordea, ez zirela egingo erabaki zuen EAJ-k, gainontzeko udal taldeekin kontsultatu gabe. 
REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Euskal Herriko Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren II. Azoka antolatzen du. Ekimena,