EH Bildu Hondarribia.- EHBildun ez gaude inoren kontra, pertsona guztiak herriko festetan parte hartzearen alde gaude. Politika publikoak behar dira parekidetasuna nahi badugu eta gure herriko udalak etxeko lan handi bat du egiteke, ez dugu berdintasun politikarik. Hori lortzeko egingo du lan Hondarribiko EHBilduko taldekideak.
Ezker Anitza-Izquierda Unidako Irungo Asanbladako kideok, zera
· ADIERAZTEN DUGU:
- Nahiz eta III Berdintasun Planak berdintasunerako ordenantza bat egiteko asmoa azaldu, ez dela oraindik aurrera pausurik eman. Egoera hori salatu nahi dugu.
- Berdintasunerako ordenantza batean oinarritutako ekimenak egonkorrago izango liratekeela, eta ez liratekeela udal gobernuko aldaketa baten menpe izango.
Urriaren 1a eta azaroaren 30a bitartean ospatuko den 2014ko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten ia ehun entitateen indarrak batzea lortu du “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” lelopean. Ehun ekintza inguru daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta aurten berrikuntza batekin: autobus ibiltari bat erabiliko da gunearen egoitza moduan. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.