Martxoaren 15ean bertso afaria Ikasle Abertzaleaken eskutik
Ikasle Abertzaleak mugimenduak antolatuta, bertso afaria izango da martxoaren 15ean Moskuko Humo tabernan. Igauri Lopetegi irundarra eta Hodei Renteria angeluarra ariko dira kantuan. Afarirako txartela 10 euro balio du.
- Gehiago irakurriMartxoaren 15ean bertso afaria Ikasle Abertzaleaken eskutik -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Bidasoako Ikasle Abertzaleak.- Faxistak berriz ere atera dira gure kaleetan pintadak egin eta herri mugimendua erasotzera, ezin diegu inpunitatez jokatzen utzi, esna gaitezen behingoz eta borrokatu dezagun, ANTIFAXISTAK BETI!!
Atzo Bidasoako IAk azken aldiz erabili ahal izan zuen urteetan zehar antolatzeko balio izan digun Hazia kultur elkartea, Irungo Herriko Taberna. Argi dago gertaera hau ez dela era isolatuan ulertzen, maila nazionalean Ezker Abertzaleak gauzatutako hausturaren emaitzetako bat da.
Kabigorriko otsaileko saioa ate-joka dugun honetan, oraingoan bertso-afari baten berri ematera gatozkizue.
Aste honetan bertan Catalunya aldetik berri kezkarriak iristen ari zaizkigu. Ikasle Mugimenduaren kontra oldartu da polizia, eta atxiloketak gauzatzen ari dira. Kezkagarritzat jotzen dugu hau guztia, eta oldarkortasun honen adierazgarria da azken aldian herri mugimenduaren aurka indar polizialek hartu duten jarrera.