M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoatik,
Joan den astean Iruñean adingabe bati egindako sexu-erasoa erabat gaitzetsi nahi dugu.
Bidasoko M8 Asanblada Feministatik gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Bilbon izandako gertaerak direla eta.
Berriro ere agerian geratzen da emakumeon kalteberatasuna sexu-erasoen aurrean. Irailaren 20an adierazitako 20 S izeneko larrialdi feministak hausnarketa sakon eta arduratsu baten hasiera ekarri behar die erakundeei, gure gizartean etengabe gertatzen diren indarkeria matxisten aurrean, gaitz honekin bukatzea estatuko lehentasuna bilakatu arte. Justiziak azkar jardutea espero dugu, eta bizirik atera denak behar duen babesa edukitzea ere bai. Berari gure babes eta sororitate guztia bidaltzen diogu hemendik.
Ez zaude bakarrik.