Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dago, aurreikusitako epea bukatzeko urte bat baino falta ez denean
Eguzki.- Eguzkik egiaztatu du Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dagoela, epea bukatzeko urtebete baino falta ez denean. Izan ere, Plana 2013ko ekainean onartu zen Batzar Nagusietan, aho batez onartu ere, eta dokumentuan aurreikusitako bidegorri-sarea gauzatzeko zortzi urteko epea zehaztu zen. Beraz, epe hori 2021ean bukatuko da.



Sinadura bilketaren xedea: Hondarribiko bidegorri sarea lehenbailehen eta irizpide funtzionalez osatzea, herri osoan modu seguruan ibiltzeko eta ikastetxeetara patinetan edo bizikletaz gerturatzeko aukera emango lukeena, eta herria Irun eta Hendaiarekin lotuko lukeena.