M8 Bidasoko Asanblada Feminista.- Bidasoko Asanblada Feministak gure gaitzespenik sendoera adierazi nahi du Muskizen adingabe bati egindako sexu-erasoaren aurrean. Gure babesa helarazi nahi diogu adingabeari, eta mezu handi eta indartsu bat bidali erasotzaileari: Gutako bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte!
Bidasoko Asanblada Feministatik gure erabateko gaitzespena adierazten dugu gure herrian gertatutako eraso matxistagatik. Irungo herritarrek zero tolerantzia erakutsi behar diete horrelako jarrerei, eta ez begiratu beste alde batera.
Gure maitasun eta babes osoa bidali nahi diogu erasotuari. Ez zaude bakarrik.
Martxoaren 8an are arrazoi gehiagorekin aterako gara kaleetara, gure eskubideak norbaitek ukitzen baditu, AURREAN IZANGO GAITUELA ozen eta argi oihukatzeko.