BDZ kanpainaren aurkako kriminalizaziorik ez!
Kezkaz jaso dugu aste honetan Herrialde Katalanetatik albiste bat, tamalez, Palestinaren aldeko borrokan bidea urra dezakeena. Hain zuzen ere, palestinarren borrokarekiko elkartasunean lanean ari diren 9 aktibista internazionalista epaitegietara deitu dituzte, BDZ kanpainan (Israelgo Estatuari zuzendutako Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) parte hartzeagatik. Hainbat pertsona, sare sozial… aipatzen dituen 166 orriko kereila batean, 9 internazionalistari, besteak beste, ideologia sionistarekiko gorrotoa sustatzea leporatzen diete, Matisyahu abeslariaren aurka egindako Boikot kanpainaren harira, Benicassimgo Rototom Sunsplashreggae festibalean.
- Gehiago irakurri BDZ kanpainaren aurkako kriminalizaziorik ez! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano