Autodefentsa feminista gauzatzeagatik Irungo hiru pertsona kondenatuak
Irungo hiru pertsona, beste 14 pertsonarekin batera kondenatuak izan dira, Errekaleor-eko emakume bat iraunkorki jazartzen ari zen gizon bati skratche bat egiteagatik
Irungo hiru pertsona, beste 14 pertsonarekin batera kondenatuak izan dira, Errekaleor-eko emakume bat iraunkorki jazartzen ari zen gizon bati skratche bat egiteagatik
Irungo EH Bildu.- Azken aste hauetan hainbat komunikabideetan eraso sexisten berri jakin izan dugu, azkenak, Iruñeako San Ferminetan emandakoak. Baina ekainaren amaieran bai Ibarran baita Irunen ere, gure herrian, emandako erasoak ere ezagutu izan ditugu.
Gernikako Arbola plazan gertatuko eraso sexistak agerian uzten du azaroaren 25eko aldarrikapenak beharrezkoak direla; Errealitatean arazoaren alderik gordinenarekin topatzen gara berriz.
Honelakoak gertaerak berriz errepika ez daitezen zeharka moduan lan egitea ezinbestekoa da. Serio eta etengabean borrokatu behar den gaia dela pentsatzen du Irungo EH Bilduk.