Irungo Bilduk "Irun, Ciudad del Buen Humor" kontzentrazioan parte hartzera deitzen du
Irungo Bildu.- Irungo BILDU-k bihar hilak 15erako antolatu den ekimenaren aurrean bere iritzia plazaratu nahi du.
Irungo Bildu.- Irungo BILDU-k bihar hilak 15erako antolatu den ekimenaren aurrean bere iritzia plazaratu nahi du.
Eragile talde handi batek, datorren martxoaren 15ean 20:00etan, Irungo San Juan Plazan kontzentrazio aldarrikatzaile bat antolatuko du “irundarron gehiengoak bizi dugun” egoera sozialarekin asperturik gaudela erakusteko.
Mobilizazioa antolatzen dugun pertsona eta eragileok gure herrian ere lan eskubideen eta eskubide sozialen murrizketen erasoa jasaten ari garela bistarazi nahi dugu, lortzeko horrenbeste izerdi bota behar izan dugun eskubideetan alegia. Horretarako Irungo biztanleak beren sumindura eta aldarrikapenak adieraztera deitzen ditugu, kartel edota beste euskarrietan beren aldarrikapenak, goiburuak... ekarriz, egonezina ageriko egiteko.