desarrollismoa

Euskara

Alarma egoera Apaiziartzan! Urgentziazko BATZAR-DEIALDIA Maiatzaren 8an lezon

Data: 
Osteguna, Maiatza 8, 2014 - 20:00 -tik Ostirala, Maiatza 9, 2014 - 19:55 -ra
Non: 
Txerrimuñon, Lezo

argazkiaAzken gertaera larrien harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren maiatzaren 8an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00tan Lezoko Txerrimuñon egingo den batzarrera biltzeko.

1)- ALARMA EGOERA APAIZIARTZAN! -

Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik; Diputazioaren jabetzako Apaiziartzako baserri-erdi eta lurrak okupatuz eta hauen erabilpena berpiztuz, autogestioaren bidetik hiru oinarrizko helburu ardatz hartuta:

  • Bertan eraiki nahi duten Plataforma Intermodalari aurre eginez Gaintxurizketako nekazal lurrak erabili eta bertatik elikadura subirautasuna bermatzea.
  • Orsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea, non dagoeneko 75 familiek jaten duten bertatik gaur egun.
  • Etxebizitza bezala erabilpenik ez zuen baserri erdiari bizitza eman eta gaur egungo etxebizitza arazo larriari irtenbidea bilatu nahi dion jendeak aukera bat izatea, lurra eta baserria uztartuz.

Lurra da etorkizuna

foto archivo

“Pasaia-Irunen artean eraiki nahi duten plataforma lojistikoak hamabost hektarea lur okupatuko du eta hamasei trenbide izango du”  irakurri genuen  duela gutxi. Eusko Jaularitzak bultzatu nahi du eusko tren, tranbia eta  abiadura handiko trena lotuko lituzkeen tren eremua. Trenbideak dagoeneko eginak dauden lekuetatik kendu nahi dituzte (Irun) eta eginak ez dauden lekuetan, egin. (Gaintxurizketa) Nork ulertzen du hau?

RSS - desarrollismoa-rako harpidetza egin