Ekologistak Martxanek mozioa aurkeztu dio Irungo Udalbatzari auto elektrikoei buruz
Ekologistak Martxan Txingudik hiru helburu dituen mozio bat aurkeztu du Irungo Udalbatzan apirilean.
Ekologistak Martxan Txingudik hiru helburu dituen mozio bat aurkeztu du Irungo Udalbatzan apirilean.
Peio Mindegia. Ekologistak Martxan taldeko ordezkaria.- Ekologistak Martxan taldeak Irun eta Hondarribiko udalei proposatzen die hiri bakoitzeko garaje publiko eta pribatuen parkeen behar energetikoen premiazko azterlanak kontratatzea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko behar diren instalazio potentzialak hartune eta transformadore berriekin elektrifikatzeko.
Abendu hasieran Parisen negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da.
Goi bileran egoteko helburuarekin, Europako leku ezberdinetatik lau bizikleta lerro aterako dira. Hegoaldekoa Valentzia-Madriletik dator eta Donostiara 27an arratsaldeko 5tan iritsiko da printzipioz, 1.800Km egin ondoren Paris izanik helburu.
Zuloaga Etxean, Osteguna, Azaroa 28,19:00etan, hitzaldia Irun-Hondarribia urez hornitzea duten baliabideen kudeaketaz.
Kabigorri Ateneoan, Peña k/ 1, Osteguna ,Urriaren 10 a,19:00etan, hitzaldia Irun-Hondarribia urez hornitzea duten baliabideen kudeaketaz.
Angel Alkain ta Joserra Enparan, gai hau ondo ezagutzen dute, kritikoki eta arrazionalki hiru arlo hauek landuko dituzte:
Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da "krisi" deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.
Irun-eko Proiekzioak:
- Otsailaren 27a “Los Nahua, 20 años después” + “Euskal Herria: La Deuda Oculta”
“Somalia Tóxica”.
France, 2010. 52 min.
Zuzendaria: Paul Moreira
Ekoizlea: Luc Hermann
Somaliako kostaren parean tona bat hondakin toxikoz libratzeak 2.50 $ balio du. Munduko zabortegirik merkeena da eta diru-sarrera iturri erakargarria, besteak beste, mafia italiarrarentzat. Hala ere, ehunka somaliar gaixotzen ari dira beste batzuen zaborrak kutsatuta. Hondakin nuklearrez beteriko upelek maiz Puntlandeko kostetan amaitzen dute eta hondartzak hildako arrainez josita daude. Dagoeneko bi kazetari italiar hil dira hondakin toxikoen legez kanpoko trafiko hau ikertzen.