23an bertso-bazkaria, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin Elatzeta Elkartean
Azken urteotan bezala, aurten ere bertso-bazkari bikaina antolatu dute Landetxako Elatzeta elkartean.
Bertso-bazkaria otsailaren 23an izango da, 14etan hasita, eta bertan Alaia Martin eta Maialen Lujanbio ariko dira kantuan. Zuhaitz Olazabal izango dute gidari bertso-saioan zehar.
Txartelak 20€tan Otazpin eta Auzoko tabernan salgai daude.

Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu dute Elatzeta Elkartekoek. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara.
- 12:30tan Korrika Landetxara iritsiko da