Urriaren 3tik 5era ospatuko den Euskal Herriko txotxongilolarien 2. topaketaren barruan, Santi SOS elkarteak Lapizeko Auzokide Elkartean irekiko du topaketa hau datorren urriaren 3an, arratsaldeko 19:30etan, “Solamente SOS” helduentzako obrarekin. Ekitaldian haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.
Elitxu Auzo Elkartea.- “ELKARREKIN HAZI”, Irungo Lapice Auzoko Auzo Elkartearekin (Elitxu Auzo Elkartea) elkarlanean, munduko emakume idazleen irakurketa kluba antolatzen du, hilean behin biltzen den lagunarteko giroan emakume horiei buruz eta haien pentsamenduaz eztabaidatzeko.