Hondarribiko Sorturen oharra Emiloren askatasunaren aurrean
Atzo Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi zuten.
Gure ongi etorririk beroena eskeini nahi diogu eta, preso egon den garaian bezela, kanpoan ere gure laguntza osoa eskeiniko diogula adierazi nahi diogu.
Familiari besarkada bat bidaltzen diogu eta disfruta dezatela Emiliorekin batera garai berri honetaz.
- Gehiago irakurriHondarribiko Sorturen oharra Emiloren askatasunaren aurrean -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Emilio Castillo eta Txanpi Harokarene Martuteneko espetxetik Burgos eta Soriako espetxeetara sakabanatu ondoren, Bidasoaldeko Sortuk ondoko salaketa egin nahi dugu:
Irun eta Hondarribian bizi diren Juan Pedro Harokarene "Txanpi" eta Emilio Castillo Faisan Auzia bezala ezagutua izan den kasuaren barruan atxilotuak eta kartzelaratuak izan ziren bere garaian, beste hainbat irundar eta oiartzuarrekin batera. Espetxealdi epe ezberdinak bete ondoren kalea zapaldu ahal izan zuten guztiek aspaldiko partez.