Erraustegiaren aurkako manifestazioa, otsailaren 4an Hondarribian
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik plataformak erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute Hondarribian otsailaren 4rako, larunbata. Eguerdiko 12:30etan abiatuko da Butroi pasealeku amaieratik, “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan” aldarripean.

Larunbata honetan-urriak 15a- konzentrazio bat egingo da erraustegiaren aurka, "Zuen negozioa guztion minbizia eta ruina" lelopean.
Gipuzkoako Diputazioak ezezkoa eman dio erruastegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko GuraSOSen eskaerari. Eta ezezko horri erantzuteko, GuraSOSek antolatu du Abuztock jaialdia Irailaren 4ean -igandea- Donostiako Gladys Enea (Cristina enea) parkean arratsaldeko 6retan.
GHKk ostegun honetan -uztailak 28a- Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua, onartu nahi du, Foru Aldundian egingo duten bileran.
Agian jakingo duzunez, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT) Gipuzkoan lan egiten dugun mediku eta osasun langileak gara, eta oso kezkatua gaude errauste plantek sortzen dituzten gaixotasunekin. Gaurkoan, zuengana jotzen dugu oso kezkatua gaudelako errausketa eta osasunaren inguruan entzun eta ikusi ditugun zenbait kontu eta jarrerekin.