AB6 Zuen erregimena, zuen konstituzioa kanpora!
Sortu.- Duela 41 urte esan genuen espainiar Konstituzioak ez zuela ez benetako demokraziarik ez benetako justiziarik ez benetako bakerik ekarriko Euskal Herrira. Esan genuen benetako demokrazia, benetako justizia eta benetako bakea ahalbidetzeko frankismoarekiko eta bere oinordekotzarekiko haustura demokratikoa ezinbestekoa zela. Esan genuen Trantsizio Demokratikoa deituriko hori “transakzio” bat baino ez zela, guztia “lotuta, eta ondo lotuta” uztea helburu zuena. Francok hautatu zuen Juan Carlos Borboikoa bere oinordeko, 36ko altxamendu faxista eta frankismoaren krimen guztiak zigorgabe gelditu ziren, eta estatu aparatuek ez zuten demokratizazio biderik egin: ez armadak, ez poliziak, ez botere judizialak, ez elite ekonomikoek, ez eta komunikabide handiek ere.
- Gehiago irakurriAB6 Zuen erregimena, zuen konstituzioa kanpora! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 839 irakurketak