Apirilaren 10ko ibilaldi errepublikanoaren kronika
Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.
- Gehiago irakurriApirilaren 10ko ibilaldi errepublikanoaren kronika -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Apirilaren 10an, 12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.
Bigarren Errepublika prozesu historiko interesgarrienetako bat da ikuspuntu soziologikotik begiratuta, Atlantikoaren alde batean zein bestean zabaltzen ari ziren aurrerapen sozialekin bat ez zetozen Espainiako egitura dekadente haien barrenean berrantolamendu politikoa, soziala eta kulturala ekarri zuelako.
