"Sagar moreen iraultza" Manifestazio-okupazio feminista Hernanin
Bilgune Feminista.- Martxoaren 14ean sagarrak more bihurtuko dira, kaleak beltzez jantzitako emakumez beteko dira eta gaua eta jaia danbor hotsez eta feminismoz jantziko dugu.
Bilgune Feminista.- Martxoaren 14ean sagarrak more bihurtuko dira, kaleak beltzez jantzitako emakumez beteko dira eta gaua eta jaia danbor hotsez eta feminismoz jantziko dugu.
-Euskal Herriko Bilgune Feminista-. Heteroarauari desobedientzia, ideietatik, teorietatik egunerokoan ditugun praktikei duten dimentsio politikoa emanez, arrakaletara. Arrakalak baikara: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez ditugunak, praktika sexualen kategorizazioari ihes egiteko hautua egiten dugunak, lagun taldeak e.a. guztiok, patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jartzen dugun arrakalak gara.
Euskla Herriko Bilgune Feminista.- Badira hogei urte Jaizkibel konpania osatzen duten herritarrek “alardea berdintasunean” bizitzeko nahia helburu hartuta euren jardunari ekin ziotela.
Urteetan eta egun ere, muga eta oztopo anitzen gainetik aurrera egingo dute Jaizkibel konpainiako herritarrak. Urte guzti hauetan egindako lana instituzio publiko politiko batzuek “segurtasuna” aitzaki, edota herritar batzuen jarrerek eta erabakiek atzera bota nahi izan badituzte ere, ez dute lortu. Gainera, adierazi nahi genuke, urte guzti hauetan zehar irtenbidearen alde aritu eta ari diren bakarrak, Jaizkibel konpainiako kideak eta Hondarribiko emakume feministak izan direla.