2016-04-21 Ezker Gantxoa
Ieup! Iune Trecet izan dugu gurean JAION.i buruzko nondik-norakoak azaltzen. Horren oondoren Iker Sarriegi mintzatu da ALTERNATIBEN OIHARTZUNAren inguruan. gaurko esaldia: "ez dugu borrokatzen preso gaudelako, borrokatzen dugulako gaude preso"
- Gehiago irakurri2016-04-21 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Gaurkoan kamioi ibiltariaren berri eman dugu, JAION!!!!, alegia, eta horren ostean KITZIKAN sexu askapenerako mugimenduko kide batekin egondu gara solasean. Euskararen defentsan geure ezker gantxoa Idoia Mendiarentzat.
Iepe!! Gaurkoan zuekin Hiritik At-eko Miren Lantz izango dugu eta LakaxitaKoop-en inguruan hitzegingo digu. Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleak-eko kideak pasaden astean eginiko mobilizazioen balorazio egingo digu. Aio!!
Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin Asun izango dugu, bera Etxerat-eko kidea da eta gabonetan Irunen egingo diren presoen aldeko mobilizazioetaz hitzegingo digu. Ondoren Alaitz-ekin mintzatuko gara bere brigadista esperientziaz Palestinan, baita Euskal Herrian aurkeztu den Yallah ekimenaz ere. PALESTINA AURRERA!! EUSKAL PRESOAK ETXERA!!
Iepe!! Gaurkoan zuekin Oihana Etxabarrieta izango dugu gurean eta emakumeek kaletik jasotzen dituzten "lausenguen edo piropoen" inguruan mintzatuko gara. Jarraian Olatz Bengoetxea-rekin Euskararen egunak ekarritako egitaraua aztertuko dugu, baita sentsazioak ere. EUSKALDUNA BAZARA, EGIZAZU EUSKARAZ!!!