INURRITEGIA, eguneroko borrokan eraikia! (+BIDEOA)
Txinaurri lana da gure borrokaren esentzia, zentzua, izana. Egunez egun, umiltasun osoz, kolektiboki, aktiboki, errebeldiaz. Txinaurri lana da gure oraina eta etorkizuna eraikitzeko arma.
- Gehiago irakurriINURRITEGIA, eguneroko borrokan eraikia! (+BIDEOA) -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Inurritegia prozesua aurkeztu zuen joan den larunbatean Ernaik Gernika-Lumoko Astra gune autogestionatuan. Prozesuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Ernaiko kideek bideo honetan.
Ernaiko kideok Gipuzkoako Foru Aldundian erraustegiaren aurkako ekimena burutu dugu gaur goizean. Ekimenarekin erraustegiaren inposaketa salatu, eta PNV eta PSEren erantzukizun politikoa jarri nahi izan dugu jo puntuan.
Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz.
Sistemaren atzaparretatik ihes egin eta alternatiba ezberdinak bultzatzera deitu du Ernaik. Horretarako gazteak ahaldun eta "oraina eta etorkizunaren motore" izateko deia zabaldu dute.
Larunbat honetan, Apirilak 9, manifestazio nazionala dago Gasteizen "Hamaika eraso, hamabi erantzun. Feministok prest!" lelopean. Oarsoaldetik autobus feminista aterako dute.