Feminismotik burujabetza. Irauli sistema!
Sortu Irun.- ‘Irauli sistema. Zaintza sistema publikoa’ leloa plazaratu dugu Martxoaren 8 honetan. Izan ere, pandemiak agerian utzi du zaintzarako baliabide publiko eta komunitarioen gabezia larria. Zaintza bigarren mailako zeregintzat jo da historikoki eta emakumeen bizkar utzi izan du sistema kapitalista heteropatriarkalak. Hori gutxi balitz, ofentsiba liberalak gizarte zerbitzuak azpigaratu, pribatizatu eta prekarizatu egin ditu, jendarte osoaren ongizatearen kaltetan.