LABen mobilizazioa “Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki. Pentsioen erreformei ez”
Data:
Asteazkena, Otsaila 8, 2023 - 11:00
Non:
FICOBA
Antolatzen du :
LAB Sindikatua
IRUNGO AHT ren AURKAKO TALDEA.- Gaur, Irunen, Trenbideari buruzko bostgarren Komunikazio Jardunaldia burutu dela eta, Irungo AHTren taldeak deituta, elkarretaratzea burutu da Ficoba aurrean. Bertan, 15 lagun inguru batu gara eta ozen eta argi esan diogu AHTri ezetza. Elkarretaratzea amaitu eta hortik gutxira, Adifeko Iparraldeko Azpiegituren gerentea jardunaldian hizketan ari zela, sei lagun sartu dira hitzaldia moztuz. “Ez Irunen ez inon, AHTrik EZ!” zioen pankartarekin sartu dira eta herritarren parte-hartze eza salatuz, eskuorria banatu zaie bertan zeudenei. Hortik gutxira, Ertzaintza agertu dela eta, kanporatzearekin batera, identifikatu behar izan dute.