Migraziopolitika arrazistek hildako hirugarren migratzailea
Irungo Harrera Sarea.- Gaur (atzoagatik) gizon bat hil da Irun eta Hendaiaren arteko muga zeharkatzen saiatzen ari zela.
Heriotza hori ezin dugu gertaera isolatu eta ustekabekotzat hartu. Testuinguru bati erantzuten dio gertaera horrek: migratzaile eta errefuxiatuei EB eta estatukideek aplikatzen duten migrazio eta kontrol politika arrazistak dira eragile zuzenak, bidaiatzeko bide hilgarriak hartzera bultzatzen baitituzte.