G7 EZ!

Euskara

#G7EZ!, Gaur elkarretaratzea egingo dute arbitrarioen eta militartzearen aurka

Data: 
Astelehena, Abuztua 26, 2019 - 20:00 -tik Asteartea, Abuztua 27, 2019 - 19:55 -ra
Non: 
Mosku

Concentración contra las detenciones en la Cumbre del G7G7‼️ Euskal Herriaren militarizazioa, atxiloketak non nahi, eskubide urraketa... Hau onratezina da‼️ Aski da‼️ Gaur elkartaratzea 20.00 Moskun, G7 Ez hemen ez inon!

#G7EZ! Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara

Rueda prensa G7Ez! 19-08-2019Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara Alde batetik, Miarritzen elkartuko dira munduko herrialde boteretsuenetako estatu-buruak. Bertako herritarrengandik erabat bunkerizatu eta isolatutako hiri batean ospatuko dute G7ko gailurra, neurrigabeko okupazio polizial eta militarra ezarrita.

Aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura eraikitako politikak eztabaidatzeko helburuz biltzen dira, modu horretan hain larriak diren ezberditasun sozialak sakonduz eta gure planetak pairatzen duen hondamendi ekologikoa areagotuz.

G7 Gainean egitaraua eta auzolan erraldoia. Irun-ek eredugarri izan behar duelako!

G7EZ! Kartela KontragailurraSortu Irun.- Dakizuen bezala G7 gailurra gainean dugu, Miarritzen burutuko dena. Mundu kapitalistaren gobernantza ziurtatzen saiatzeko gailurra. Herrien, langileon, emakumeon, migranteon, prekarioon eta oro har “status quoa”-rekin bat ez dona oro mendean hartu eta zapaltzen jarraitzeko goi bilkura.

Milaka militar eta polizia ordena babeste, injustizia armez defendatzen alde batean, eta Auzolan erraldoia beste aldean: Nazioarteko KontraGailurra. Nazioartekoa bai, baina Irun-Hendaian, hemen bertan burutuko dena. Dakizuen bezala hito nagusi hauek dituena:

G7aren KONTRAGAILURRA - Irungo Batzarra

Data: 
Astelehena, Uztaila 8, 2019 - 19:00 -tik Asteartea, Uztaila 9, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Hazia, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Sortu Irun

G7aren KONTRAGAILURRA - Irungo Batzarra, Sortu IrunSortu Irun.- Gainean dugu munduko dominazio sistema kapitalista, patriarkal eta arrazistaren biltzarra izango den G7a. Baina herri zapalduok mundu berri bat daramagu soinean eta indartzera goaz abuztuaren 21etik 23ra Irun-Hendaian egingo dugun kontragailurrean. Nola? Abuztuaren 8an, osteguna, 19.00etan Hazian egingo dugun batzarrean landuko dugu gaia.

Abuztuaren 19tik 23ra antolatuko dute G7aren kontragailurra Hendaia eta Irun artean

Egitaraua aurkeztu dute G7 EZ plataforma osatzen duten eragileek. (Argazkia: LAB)Topatu.- G7 EZ! plataformak, Alternatives G7erekin batera, kontragailurra eta hainbat mobilizazio antolatu ditu Miarritzen bilduko den G7aren gailurrari erantzuteko.

G7 EZ! plataformak gaur goizeko prentsaurrekoan hurrengo hilabeteetarako mobilizazio eta ekimenen berri eman du. 

Azaldu duten moduan, azaroan hasi zen plataforma osatzen; Euskal Herriko hainbat eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi bilduz. Egun, 49 eragilek osatzen dute plataforma. Hala ere, nazioarteko atxikimenduak ere biltzen dabiltza eta datorren egunetan horien berri emango dutela iragarri dute. 

"Gipuzkoarrok G7 EZ! Bestelako mundu bat sortzen!" Manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Ekaina 22, 2019 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 23, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Easo Plazatik, Donostia
Antolatzen du : 
Donostiako G7 EZ! Plataforma

Manifestación contra el G7 en DonostiaDonostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.

RSS - G7 EZ!-rako harpidetza egin