Irunen berriro Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu zen
Goizean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina atzera bota zuela jakin ostean, Irunen berriro Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu zen. Preso irundarrak iralaren 27an zigor osoa bete zuen, baina estatu espainolak "Parot doktrina" ezarriz 10 urtetan espetxealdia luzatu dio.
"197/2006 doktrina eten, Gabriel etxera orain" lemapean 87 lagun ordu erdiz elkartu ziren Zabaltza plazan.

Irungo herri bilgunea.- Gabriel Zabala Irungo preso politikoak 2013ko irailaren 27an kartzelatik ateratzeko data finkatua zuen, beraz, 20 urte kartzelan egon ondoren, joan den ostiraletik Irungo kaleetatik aske egon behar zuen.