gaitzespena

Euskara

M8 Asanblada Feminista Bidasoak amorrua agertu du Bilboko hilketa matxista berriaren aurrean

Banner Eraso Matxistarik EZ!

M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoatik gure haserre eta amorru sakonena erakutsi nahi dugu Bilbon emakume baten hilketa koldar eta matxistagatik. Eraso, bortxatu eta hiltzen gaituen terrorismo matxista honek ez du etenik, eta zerbait aldatu behar da behingoz.

Bidasoko M8 Asanblada Feministak bere gaitzespena erakusten du Bilboko gertaeren aurrean

erasosexistarikeztxikiBidasoko M8 Asanblada Feministatik gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Bilbon izandako gertaerak direla eta.

Berriro ere agerian geratzen da emakumeon kalteberatasuna sexu-erasoen aurrean. Irailaren 20an adierazitako 20 S izeneko larrialdi feministak hausnarketa sakon eta arduratsu baten  hasiera ekarri  behar die erakundeei, gure gizartean etengabe gertatzen diren indarkeria matxisten aurrean, gaitz honekin bukatzea estatuko lehentasuna bilakatu arte. Justiziak azkar jardutea espero dugu, eta bizirik atera denak behar duen babesa edukitzea ere bai. Berari gure babes eta sororitate guztia bidaltzen diogu hemendik.

Ez zaude bakarrik.

RSS - gaitzespena-rako harpidetza egin