Kaixo!! Bueltan gara zuekin berriro ere, gaurkoan Lapiko Gorrian errepideen greba eta AEB izan ditugu hizpide. Ondoren Inurritegia kongresu-prozesuaren inguruan Mikel Urdangarin izan dugu Ernaiko bozeramaileetako bat, Zirtaka ponentziaren nondik norakoak azaltzeko.
Kaixo!! Gaurkoan urteko azken irratsaio dugu!! Lapiko Gorrian Standings Rock eta Hondarribiko euskara izan dugu hizpide. Onen hostean Mikel Urdangarin izan dugu, bera Ernai gazte antolakundeko bozeramaleetako bat dugu eta Inurritegia prozesuaren inguruan mintzatu zaigu. Geroxeago udaletxeko kiratsa guregana etorri da Udaletxeko Estoldetatik atalean, gaur San Migel-Anaka izan dugularik hizpide. Gaurko esaldia "Zigor nazazue, ez dit axola. Historiak absolbituko nau!!"
Oraindik ez duzu sarrera erosi? Aste honetan duzu azken aukera! Autogestio proiektuak diruz laguntzeko crowfunding kanpaina ere egun berean itxiko dute: garagardoak, kamisetak eta poltsak opari!
Pelota finala PORRA (Irungo Ernairen alde). Azaroak 27 bitarte.
Aste honetan zehar ta finala hasi bitartean aukera izango duzue zuen gustuko pilotariaren alde apostua egiteko. Apostu bakoitzaren balioa 1€ izango da eta irabazleak pilatutako botearen erdia eramango du. ANIMATU!!!
Non: Hazia Kultur Elkartean
Txinaurri lana da gure borrokaren esentzia, zentzua, izana. Egunez egun, umiltasun osoz, kolektiboki, aktiboki, errebeldiaz. Txinaurri lana da gure oraina eta etorkizuna eraikitzeko arma.
Kaixo!! Gaurkoan gurekin Hendaitz-eko kideak izan ditugu okupatu duten Gaztetxe berriaren inguruan hitzegin digutelarik. Jarraian Alaitz izan dugu Zarimutzen egitaraua eta filosofia azaltzeko, gainera "Esan Ozenki" atalean Maputxeen ingurua jardun dugu.