Erreportaia: MAITASUN ERROMANTIKOA BOTERE HARREMANEN EUSKARRI?
Datorren Azaroaren 25ean arratsaldeko 19:00tan erreportai emanaldia izango dugu ERNAI eta GAZTE XAIAren eskutik, "MAITASUN ERROMANTIKOA BOTERE HARREMANEN EUSKARRI?" izenburupean.
Jarraian eztabaidatzeko aukera izango dugu erreportaiak azaleratu ditzazkeen galderen inguruan, hau guztia merienda goxo-goxoaz lagundurik.
SENTITU, PENTSATU TA EKIN!!!
- Gehiago irakurriErreportaia: MAITASUN ERROMANTIKOA BOTERE HARREMANEN EUSKARRI? -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Txinaurri lana da gure borrokaren esentzia, zentzua, izana. Egunez egun, umiltasun osoz, kolektiboki, aktiboki, errebeldiaz. Txinaurri lana da gure oraina eta etorkizuna eraikitzeko arma.
Ernaiko kideok Gipuzkoako Foru Aldundian erraustegiaren aurkako ekimena burutu dugu gaur goizean. Ekimenarekin erraustegiaren inposaketa salatu, eta PNV eta PSEren erantzukizun politikoa jarri nahi izan dugu jo puntuan.
Sistemaren atzaparretatik ihes egin eta alternatiba ezberdinak bultzatzera deitu du Ernaik. Horretarako gazteak ahaldun eta "oraina eta etorkizunaren motore" izateko deia zabaldu dute.
Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena.